Etxebizitza eskubidearen gatazka Euskal Herrian
MP3•Beranda episode
Manage episode 450933979 series 3495341
Konten disediakan oleh El Salto Radio. Semua konten podcast termasuk episode, grafik, dan deskripsi podcast diunggah dan disediakan langsung oleh El Salto Radio atau mitra platform podcast mereka. Jika Anda yakin seseorang menggunakan karya berhak cipta Anda tanpa izin, Anda dapat mengikuti proses yang diuraikan di sini https://id.player.fm/legal.
Bilbo Hiria Lanaren Ekonomia irratsaioa bi barikutan behin izango da, 11:00tan, eta lehenengoa etxebizitzaren gatazkari buruz egin dugu. Gure sindikalagenda berraktibatuz, asteko deialdi sozialen eta borroka sindikalen berri emateko, saio honetan hiru elkarrizketa izan ditugu. Hasteko, Etxebizitza Sindikatu Sozialistaren bozeramailea den Karla Pisanorekin hitz egin dugu, gatazkaren norabidearen eta Abenduaren 14rako antolatu duten manifestazioaren inguruan. Ostean, Roser Espelt Bartzelonako Taifa Seminariko kide eta Lanaren Ekonomia lantaldeko lagun berria eta Miguel Virizuela ekonomialari eta Hordago eta El Saltoko editorearen arteko solasaldia egin dugu, Euskal Herriko etxebizitzaren egoera eta borrokaren azterketa egiteko. Bi barikutan behin 11:00tan ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker Saioa bukatzeko, eta ohikoa den bezala, Argia atala izango dugu, Jon Torner kazetariak Nafarroan eta Euskal Herri kontinentalean gune tentsionatuak izendatzeko politika berriak aztertzeko, alokairuen prezioak mugatzeko helburua dutena. Hurrengo saioak politika industrialak (Azaroaren 29an) eta euskal aurrekontu publikoak (Abenduaren 13an) aztertzeko izango dira. Lanaren Ekonomiak langileen ikuspegitik jorratutako analisi kritikoak zabaltzea du helburu, egungo langile borrokak eta gatazkak abiapuntutzat hartuta. Klase ikuspegia eta gehiengo zapalduaren bizipena oinarrian izanda, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara, Bilbo Hiria irratia, Hordago, El Salto Radio, Argia eta Arrosa sarean arteko elkarlanari esker.
…
continue reading
50 episode